XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Constanzac eramanpen andiyarequin jaquin zituan bata bestea baño samiñagoa ziran albiste biyac: bere leyaltasuna ezta-baidan jarri zuala Teodosioc: aita ta amaguiyarrebazar onbidetsubac beren seme Teodosioren escubarequin illac izan zirala.

Orrela izan zan alboerriyetaco guizon guziyac izuturic utzi zituan oben icaragarri au; orrela izan zan Goñico zaldunaren ibilbideac oquertu zituan guertaera; ori izan zan, san Miguel Goiainguerubaren bitartez Euscalerriyari laguntasuna emateco Jaunaren erruquiyac billatu zuan asiera ta zimenduba, bada Goiaingueru orrentzat zuten naparrac, eta batez ere Teodosioc, deboziyo edo beguirune ta maitetasun andiya.

Zerutar gudalariyen aguintzalleagana biyurtu zituan bere begiyac guraso illtzalle errucarri onec, eta bere otoitz bero ta siñiste sutsuban arquitu zuan bere samintasun neurrigabea gozatzeco ezti piscacho bat.